Bitxikeriak
Ohitura tradizionala
Pensilvaniak Marmotaren Eguna ospatuko du gaur
Erredakzioa
Aurten, antolatzaileek iragarpena telefono mugikorrean jasotzeko aukera eskaini dute. 15.000 pertsonek zerbitzu hori jasotzeko izena eman dute.
Pensilvania Estatuko Punxsutawney herria urtero, otsailaren 2an, Marmotaren Eguna ospatzeagatik ezaguna da. Herrialde txiki honek neguak iraun behar duenaren iragarpena egiten du eta, horretarako, marmota bat bere gordelekutik ateratzen denean eguzki izpien distira kontuan hartzen dute.
Gainera, aurten antolatzaileek iragarpena telefono mugikorrean jasotzeko aukera eskaini dute. 15.000 pertsonek zerbitzu hori jasotzeko izena eman dute.
Hala ere, ohitura asko bezala, hau ere ez da oso erreala eta ezta zientifikoa ere. Izan ere, National Geopgraphic aldizkariaren arabera, marmotak 60 urtetan iragarpenen % 28 bakarrik asmatu du.
Polemika
Aurten eztabaida sortu da ohitura honen inguruan. Animalien eskubideen aldeko PETA elkarteak 40.000 pertsona biltzen dituen ekitaldia marmotarentzat mingarria izan daitekeela salatu du. Hala eta guztiz ere, aurten marmotak iragarpena eskainiko du bete behin.