Itxi

Gizartea

Las Palmasen

36 urte kartzelan igaro ditu egin ez zituen bortxaketa batzuengatik

Erredakzioa

36 urteko kartzela zigorra ezarri zion Las Palmaseko Auzitegiak hiru adingabe bortxatzea leporatuta. Gorenak aske uztea erabaki du, proba nahikorik bildu ez dutelako.

1997. urtean, hiru neskato adingabe bortxatzea leporatuta, Las Palmaseko Auzitegiak 36 urteko kartzela zigorra ezarri zion Ricardo Santiago C.C.ri. Gaur, Gorenak erabaki hori atzera bota, eta gizonezkoa aske uztea erabaki du, "zientifikoki ezin delako" bortxatzailea bera izan zela probatu.

Gertaera hau gaur eztabaidatu du Zigor arloko Salak , eta berehala Las Palmaseko Auzitegiari telegrama bat bidali dio erabakia jakinarazteko. Honen arabera, Ricardo Santiago C.C. aske utzi beharko dute.

Auzitegiak uztailean erabaki zuen gizon honen aurkako epaia. Ricardo Santiagok helegitea aurkeztu zuen.

Uztailean, Las Palmas-eko Auzitegiak hiru bortxaketa horiek 1997ko azaroak 13 eta 17 artean egin zituztela frogatutzat eman zuen. Horregatik 36 urteko kartzela zigorra ezarri zion Ricardo Santiagori (12 bortxaketa bakoitzeko), eta 30.000 euroko isuna.

Antza, 46 urteko akusatuak modu bortitzean bortxatu zituen, laban bat erabilita.

1997ko azaroak 13an 15 urteko neskato bat bortxatu zuen, etxera zihoanean. Hurrengo egunean beste 17 urteko adingabe bati eraso egin zion. Hil horretako 17an antzeko hirugarren gertaera salatu zuen beste neskato batek.