Ekonomia
Martxoaren 1etik aurrera
50 euro kobratuko ditu Iberiak bigarren maletaren truke
Erredakzioa
Bidaiariek 23 kilo fakturatu ahal izango dituzte, baina maleta bakarrean (orain arte 2 maleta fakturatu zitezkeen).
Iberiak 50 euro kobratuko ditu bidaiariek fakturatzen duten bigarren maleta bakoitzeko martxoaren 1etik aurrera. Konpainiak ohar batean jakinarazi duenez, neurri hau hegaldi luzeetan aplikatuko dute, hegazkinen pisua arintzeko helburuarekin. Hala ere, bidaiariek 23 kilo fakturatu ahal izango dituzte, baina maleta bakarrean (orain arte 2 maleta fakturatu zitezkeen).
Hegaldi labur eta ertainetan 23 kiloko maletak doan izango dira, beti pieza bakar batean. ''Business'' bezeroek bi maleta eraman ahal izango dituzte (guztira 46 kilo).
Turista klaseko bidaiariek 50 euro ordaindu beharko dituzte bigarren maleta bat fakturatzeko.
Martxoaren 1etik aurrera aplikatuko dituzte neurriok eta, ondorioz, aurretik bidai txartela erosi dutenek ez dute diru hori ordainduko.