Gizartea
Irakaslearen Defendatzailea
Irakasleen kexek % 70tik % 40ra egin dute behera
Erredakzioa
Ikasgelan irakasleen buruzagitza sustatzeko neurri eraginkorrak eskatu dituzte irakasleen sindikatuek.
Ikasleen jokabidea dela eta, eskolak ezin eman ahal dituzten irakasleen kexek % 70tik % 40ra egin dute behera, Irakaslearen Defendatzailearen 2009ko txosteneko datuen arabera.
Iaz Irakaslearen Defendatzaileak 3.569 irakasleren aldarrikapenak jaso zituen, ikasleekin zein gurasoekin izan zituzten arazoak zirela medio, Nicolas Fernandez irakasleen sindikatuko presidentearen hitzetan.
Jasotako deien erdia baino gehiago bigarren Hezkuntzako (% 54) irakasleek egin zituzten; lehen mailako Hezkuntzako irakasleek % 32 egin zuten dei eta haur-Hezkuntzakoek % 5.
Gainera, irakasleen % 8 ikasleengatik erasotuak izan ziren; % 17 jasarpena eta mehatxuak jasan zituen; % 6 grabazio, argazki edo Internet bidezko iraina jasan zuen; eta % 5 kalteak jasan zituen beraien ondasunetan.
Era berean, gurasoen presioen biktimak dira irakasleak notak aurkezterakoan; izan ere, laguntza deien % 3 notak aldatzea nahi zuten gurasoengandik etorri ziren.
"Ikasleen aurrean irakasleak buruzagitza galtzen badu, ikasgelako ahulena bihurtuko da eta erasoak erraz jasateko arriskua izango du". Hori dela eta, ikasgelan irakasleen buruzagitza sustatzeko neurri eraginkorrak eskatu dituzte irakasleen sindikatuek.