Mundua
Nazioarteko gatazka
Iranek bere hirugarren kohetea jaurti du eta 3 satelite egingo ditu
Erredakzioa
"Kavoshgar 3" koheteak izaki bizidun bat espaziora bidali dezake, aurreko modeloa 2008ko urrian jaurti zuten. Horrez gain, sateliteen transbordadore baten maketa diseinatu du Iranek.
Iranek "Kavoshgar-3", bere hirugarren kohetea "arrakastaz" jaurti du eta hiru telekomunikazioa satelite eraikiko dituela iragarri du, estatuko telebistak jakinarazi duenez.
Kapsula esperimental bat darama koheteak eta izaki bizidunak espazioara bidali ditzake. Argitu gabeko Iraneko toki batetik bota zuten atzo hirugarren kohetea, aurreko aurreko modeloa 2008ko urrian jaurti zuten.
Omid, lehen ikerketa satelitea, espaziora jaurti zutenetik urtebete igaro denean, Mahmud Ahmadineyad Iraneko presidenteak, hiru telekomunikazio satelite fabrikatzeko proiektuak aurkeztu ditu. "Tolou", "Navid" eta "Mesbah 2" izena jarri diete sateliteoi.
Halaber, agintari irandarrak Simorg izeneko "Iranen bakarrik eraikitako lehen sateliteen transbordadore baten maketa" iragarri du.