Gizartea
Drogen aurkako operazioa
Bost pertsona atxilotu dituzte drogarekin trafikatzea egotzita
Erredakzioa
Eibarren (Gipuzkoa) eta Ermuan (Bizkaia) atxilotu dituzte, eta marihuana landareak, eta besteak beste, garraiorako erabiltzen zuten ibilgailu bat atzeman dizkiete.
Ustezko bost trafikari atxilotu dituzte Eibarren (Gipuzkoa) eta Ermuan (Bizkaia) Ertzaintzak drogen aurkako egin duen operazio batean.
Herrizaingo Sailaren arabera, 6.000 dosi "kristal", 6 kilogramo "speed", zenbait marihuana landare eta garraiatzeko erabili duten ibilgailu bat atzeman dituzte operazioan parte hartu duten agenteak.