Itxi

Ekonomia

Krisia

Langabeziaren datuak "ikaragarriak" direla esan du Patxi Lopez

Erredakzioa

Bere esanetan, Jaularitzak "badaki" zer dagoen langabeziaren datuaren atzean: "bizi proiektua aurrera ateratzeko arazo ugari dauzkaten pertsonak daude".

Langabeziaren azken "datu ikaragarriak" konpontzea Eusko Jaurlaritzaren "obsesioa" dela nabarmendu du gaur Patxi Lopez lehendakariak. Aurtengoa urte "gogorra" izango dela azpimarratu du, nahiz eta EAEko ekonomia "krisitik ateratzen hasi" dela gaineratu. "Hala ere, enpleguarekin arazoak izango ditugu oraindik ere".

Elgoibarren (Gipuzkoa) egin ditu adierazpenok lehendakariak, Makina-Ereminta Institutuaren 20. urteurrena ospatzeko ekitaldian.

Bere esanetan, Jaularitzak "badaki" zer dagoen langabeziaren datuaren atzean: "bizi proiektua aurrera ateratzeko arazo ugari dauzkaten pertsonak daude".

Horregaitik, krisia "amaitutzat" emango dute, "langabeen kopurua murrizten denean". "Bitartean, enpresak laguntzeko programak mantenduko ditugu".