Itxi

Politika

Konstituzionalera jo du

EHUk helegitea aurkeztu du unibertsitatearen autonomia babesteko

Erredakzioa

Auzitegi Gorenak Euskal Herriko Unibertsitatearen protokoloa bertan behera utzi zuen, eta Frantziako Estatuan preso daudenek ezin dute euskal unibertsitatean matrikulatu.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) helegitea aurkeztu du Auzitegi Konstituzionalean unibertsitatearen autonomia babes dezan, izan ere, Auzitegi Gorenak Frantziako Estatuko presoak matrikulatzeko protokoloa bertan behera utzi zuen.

EHUk babes-helegitea aurkeztu zuen Konstituzionalean 50 bat preso matrikulatzeko erabili zuten protokoloa deusezteko.

Iñaki Goirizealaia EHUren errektoreak Eusko Legebiltzarreko Batzordean hitz egin du gaur presoen ikasketen inguruan.

Gorenak ebatzi zuen Presondegien Lege Orokorra urratzen zuela EHUk Frantziako Estatuko presoak matrikulatzeko egin zuen protokoloak. Izan ere, Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean matrikulatzera edo Gobernuarekin hitzarmena sinatzera daude behartuta.

EHUk uste du Gorenak, Frantziako Estatuko presoen matrikulazioa galarazita, unibertsitatearen autonomia gainditzen duela.