Gizartea
40 urtetik aurrera
Mamografiak egiteko adina jaisteko eskatu dute
Erredakzioa
Oraingo 45 urtetatik 40 urtera jaisteko eskatu du Bularreko Minbiziaren Bizkaiko Elkarteak. Detektatzen diren bularreko minbiziko kasuen % 30, 40 eta 49 urte bitarteko emakumeen artean ematen da.
Bularreko minbizia atzemateko probak (screenerra) egiteko adina jaisteko eskatu dute Bularreko Minbiziaren Bizkaiko Elkarteak eta Alderdi Popularra EAEn. Oraingo 45 urtetatik 40 urtera jaisteko eskatu dute.
"Bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarra bularreko minbiziaren aurkako borrokaren alderik garrantzitsuena dela ulertu behar dute politikoek; hori dela eta, mamografiak egiteko adina 40 urtera arte jaisteko aldarrikapena egin dugu; izan ere, minbizi txiki bat antzematea ez da handi bat antzematea bezala, biziraupena askoz txikiagoa da", Kaika Gil Bularreko Minbiziaren Bizkaiko Elkarteko presidenteordearen hitzetan.
Detektatzen diren bularreko minbiziko kasuen % 30, 40 eta 49 urte bitarteko emakumeen artean ematen da. Georgina Perez Elkarteko presidenteak esan duenez, hainbat aldiz joan dira Eusko Legebiltzarrera eta beraien aldarrikapenei "jaramon egin" dien alderdi bakarra PP (Osasun Komisiora eraman ditu) izan da.