Itxi

Bitxikeriak

Forbesen zerrenda

Perez Hilton bloggaria hirugarren urtez Interneko ospetsuena

Erredakzioa

TechCrunch, Mashable eta Digg webguneetako arduradunek eta Twitter sare sozialaren sortzaileek betetzen dituzte zerrendako lehen bost postuak.

Pertsonaia ospetsuak gehien beldurtzen dituen jatorri kubatarreko Perez Hilton bloggariak, elkarren segidako hirugarren urtez, Interneteko pertsonarik ezagunena izatea lortu du, horrela adierazi du Forbes aldizkariak egin duen zerrendak.

Hilton, 2004. urtean sortu zuen bloggean pertsonaia ospetsuei buruz beldurrik gabe hitz egiteagatik ezaguna egin da internauten artean. Gainera, 1,77 milioi jarraitzaile ditu Twitter sarean. Horrez gain, Forbes aldizkariko arduradunek Hiltonek hilero 7,2 milioi pertsona baino gehiago biltzen dituela eta sareko 500 web bisitatuenetako bat dela gogoratu dute.

Bigarren postua Michael Arringtonentzat izan da, TechCrunch teknologian espezializatutako blog ezagunenetako baten arduradunarentzat. Arringtonen atzetik, Pete Cashmore eskoziarra gelditu da, Mashable.com teknologiari buruzko beste webgune bati esker.

Laugarren postuan, berriz, aurten estreinatu dira Evan Williams eta Biz Stone Twitter sarearen sortzaileak. Lehenengo bost postuak Kevin Rose Digg.com lekuaren sortzaileak ixten ditu. Webguneak Interneteko albisteak baloratzeko eta gomendatzeko aukera ematen du.