Itxi

Ekonomia

Elkarrizketa Radio Euskadin

"Erantzun bateratuaren" alde dago CCOO

Erredakzioa

Krisiaren kontrako neurrien aurrean euskal sindikatuak batzearen alde dago CCOO. Sindikatuaren ustez, Gobernua okertu egin da eta Gobernuak akatsak zuzendu behar ditu.

Unai Sordo CCOO Euskadiko idazkari orokorrak adierazi duenez, Gobernu zentralak krisiaren kontra proposatutako neurrien aurrean, tartean pentsioen gaia, "erantzun bateratua" ematea proposatuko die euskal sindikatu guztiei, baita LAB eta ELAri ere.

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean esandakoaren arabera, CCOO "oso kezkatuta dago Gobernuak helarazten ari den mezuekin eta hauek izan ditzaketen ondorioekin".

Horretaz gain, "konplexuak diren hainbat gai eta debate batzuk, pentsioena bezala, nola ekiten ari diren eraren arduragabetasuna" kezkagarria da.

"CCOOk argi dauka, Gobernua egindako proposamenekin okertu egin da eta bere jarrera zuzendu behar du". Horregatik, "mobilizazio prozesu" bat egongo dela esan du Sordok.

"Gobernuak egindako proposamen batzuk mantentzeko egoskorkeriaren araberakoa izango da, gure erantzunaren intentsitatea", esan du Sordok.

Erantzun bateratua

Gainera, CCOOk Euskadiko sindikatuekin, ELA eta LAB barne, hitz egingo du "Gobernuak proposatzen dituen neurriek duten larritasunaren arabera erantzun bateratua emateko marko bat sortzeko".

"Gure borondatea Gobernuak akatsak zuzentzea da eta pentsioak eta beste gai batzuk eztabaidatzea", esan du Sordok.