Mundua
Otoitzaren Gosari Nazionala
Langabeekin duen konpromisoa berretsi du Zapaterok
Erredakzioa
Askatasunaren, tolerantziaren eta Zibilizazioen Aliantzaren aldeko alegatua egin du Espainiako Gobernuko presidenteak. Gainera, Bibliako pasarte bat irakurri du.
Amerikako Estatu Batuetako Otoitzaren Gosari Nazionalean egindako "eskarian autonomia morala" aldarrikatu du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak eta langabeekin eta etorkinekin duen konpromisoa berretsi du.
3.000 lagun baino gehiago bildu dira auditorioan, besteak beste, Barack Obama AEBetako presidentea, Michelle haren emaztea, Joe Biden presidenteordea eta Hillary Clinton estatu-idazkaria bertan izan dira. Zapatero gazteleraz mintzatu da, "hemen Jainkoari Ebanjelioa lehen aldiz otoitz egin zitzaion hizkuntzan", esan du.
Askatasunaren, tolerantziaren eta Zibilizazioen Aliantzaren aldeko alegatua egin du Espainiako agintariak, eta "indarkeria justifikatzeko erlijioa erabiltzea" gaitzetsi du.
Era berean, AEBetako eta Espainiako terrorismoaren biktimak gogorarazi ditu, "askatasuna defendatzen dugulako mehatxaturik dagoen tokian".
Askatasuna guztientzat
"Munduko edozein tokitako pertsona batek autonomia izateko eskubidea" duela aldarrikatu du Zapaterok "otoitzean", bakoitzak "bere bizitza propioa bizitzeko duen eskubidea, maite duen lagunarekin bizitzeko eta familia zaintzeko eskubidea du, horregatik guztien errespetua jasoz", erantsi du.
Ekitaldian Bibliako pasarte bat irakurri du Espainiako presidenteak, Deuteronomioko liburuaren 24. kapitulua.
"Langile txiroa ez duzu esplotatuko, herrikidea edo atzerritarra izan. Soldata ordaindu egun berean, eguzkia sartu baino lehen, behar duelako eta bere bizitza soldataren menpean dagoelako", esan du.
Obama
Eztabaida politikoan "adostasunak" bilatzeko dei egin du Barack Obama AEBetako presidenteak.
Zapatero "bere laguna" bertan ikusteagatik "pozik" agertu da Obama hitzaldiaren hasieran, eta Espainia "agurtu" du. "Heziera oneko eztabaida serio" bat izateko AEBetako alderdiak batzea eskatu du, herritarren mesedetan neurriak martxan jartzeko.