Mundua
Iruzkina New Yorketik
Otoitz egitea ez da albiste
Olatz Arrieta
New York
Estatu Batuak oso herrialde erlijiosoa dira, Europako hainbat herrialde baino askoz ere gehiago, eta hemen presidente batek otoitz egin eta Biblia hitzaldi batean erabiltzea ez da albiste.
“God Bless America”, jainkoak Estatu Batuak (kontinentearen gainontzeko herrialdeak ez daude barne) bedeinka ditzala, Estatu Batuetako presidenteek gehien esaten duten esaldia da.
Otoitzerako Gosari Nazioanala urtero otsailaren lehenengo ostegunean egiten dute Washingtonen. Estatu Batuetako presidentea beti joaten da. 1953 urteaz geroztik urtero egiten den ekitaldia denez, tradizio bihurtu da, eta ez da albiste izaten.
Aurten Otoitzean gonbidatuetako bat Jose Luis Rodriguez Zapatero izan dela ez da albiste Estatu Batuetako komunikabideetan. Otoitzerako Gosari Nazionalean aurten notizia da antolatzaileak, “The Fellowship” izeneko talde kristau oso kontserbadoreak, antza bat egin duela Ugandako gobernuarekin homosexualen aurka kartzelaldi eta heriotz zigorrak ezartzeko.
Estatu Batuak oso herrialde erlijiosoa dira, Europako hainbat herrialde baino askoz ere gehiago, eta hemen presidente batek otoitz egin eta Biblia hitzaldi batean erabiltzea ez da albiste.