Gizartea
Ezbeharra
Eraikin bat hustu dute Ermuan, taberna batean izandako suteagatik
Erredakzioa
Jazoera 6:00ak aldera izan da Goienkale kaleko taberna batean. Auzokide guztiak onik atera dira eta, suhiltzaileek sua itzali dutenean, euren etxeetara bueltatu dira.
Ermuko (Bizkaia) taberna batean hasitako suteagatik, eraikin bat hustu behar izan dute goizeko lehen orduetan. Ez da zauriturik egon.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, garrak 6:00ak aldera hasi dira, oraindik argitu ez diren arrazoiengatik, eta Goienkale kalean kokatutako tabernaren sukaldean eta biltegian kalteak eragin ditu.
Etxeko auzokideak kalera atera behar izan dituzte, suhiltzaileek sua itzali duten arte.