Itxi

Politika

Elkarrizketa ETBn

Ortuzar: "Lehendakariaren hitzak gutxi edo ezer ez balio du"

Erredakzioa

ETBn eskainitako elkarrizketa batean Patxi Lopezek "prentsa aurrean gauza bat esan eta ondoren, hori lege bihurtu behar denean beste gauza bat" esaten duela adierazi du Andoni Ortuzarrek.

Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJko presidenteak adiearzi duenez, atzo Eusko Legebiltzarrean argi geratu zen lehendakariaren hitza "gutxi edo ezer" balio du. "Bere hitzak ez dauka baliorik", adierazi du jeltzaleak.

ETBn eskainitako elkarrizketa batean, bere alderdiak Euskadik "Europako Ministroen Kontseiluetan ordezkaritza eta parte hartze zuzena izatea" eskatu zuela gogorarazi du Ortuzarrek, eta proposamen horri uko egin zioten. "Hain zuzen ere, proposamen horren aldekoa zen lehendakaria", gaineratu du Ortuzarrek.

Horregatik,Ortuzarren ustez, norbaitek Legebiltzarrean "atzo bezalako ikuskizunak ikustean normala da taupadak arintzea". "Abenduaren 11n baietz esan zuen eta atzo ezetz".

Bere ustez, Patxi Lopezek "prentsa aurrean gauza bat esan eta ondoren, hori lege bihurtu behar denean beste gauza bat" esaten duela adierazi du. "Horregatik bere hitzak ez dauka baliorik eta ez da fidagarria", adierazi du.

PP eta txikoria

Horretaz gain, Ortuzarren ustez atzo argi geratu zen PSEk "PPk esaten duena" betetzen duela.

"Jeltzaleok kafea nahi genuen, PSE-EE kafeinagabeko kafea eman nahi zigun, eta PPren esku-hartzeari esker, euskaldunon Europan izango duguna txikoria da", esan du Ortuzarrek.

Gardentasuna eta egia

Bestalde, "gardena" izatea eta "egia esatea" eskatu dio Ortuzarrek ezker abertzaleari, bere debatearen ondorioak azaltzeko orduan. Horretaz gain, biolentziaren amaierarenganako apustu argia egitea eskatu du.