Itxi

Ekonomia

BPG % 0'1 jauzi zen

Espainiak atzeraldian jarraitu zuen 2009ko azken hiruhilekoan

Erredakzioa

Espainiako Bankuaren arabera, etxebizitzetan hiru hilabeteko hazkunde "txikia" somatu zen, gehien bat autoen erosketak direla eta.

Espainiako ekonomia atzeraldian jarraitu zuen 2009ko azken hiru hilabetean, Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,1 jaitsiz. Espainiako Bankuaren arabera, iazko BPG guztira % 3,6 egin zuen atzera.

Erakunde ikuskatzaileak adierazi duenez, iazko datuekin alderatuta, laugarren hiruhilekoaren narriadura % 3,1 izan da, kopuru murritzagoa ekonomia suspertzeko neurri iragankor batzuei esker.

Espainiako Bankuaren azken buletinaren arabera, etxebizitzetan hiru hilabeteko hazkunde "txikia" somatu zen, gehien bat autoen erosketak direla eta. Dena den, hazkunde hori txikia izaten jarraitzen du, besteak beste lanaren egoera txarragatik.

Bitartean, inbertsioaren jaitsiera moteldu den arren, oso altua izaten jarraitzen du, Espainia barruan eta kanpoan errekuperazioaren inguruan dagoen "zalantza handiaren" ispilu.