Itxi

Ekonomia

Aste beltza

Inbertsoreek burtsari eragindako zigorra arindu dute

Erredakzioa

Espainiako burtsak % 1,35 behera egin du eta 10.103 puntutan dago.

Espainiako burtsak beherakadak jasan ditu azken hiru saiotan eta gaurkoan % 1,35 behera egin du; 2009ko martxotik ezagutzen ez zuten asterik okerrena izan da, Europako zenbait ekonomiaren ahultasuna eraginda. 1.200 puntuetako maila galdu du Ibex 35a.

Suspertze ekonomikoaren atzerapenak eragindako beldurrak beherakadak ekarri ditu Europako burtsetara ere, % 1,8 inguruko beherakadak izan dituzte hauek. Greziaren eta Espainiaren egoerek eta herri hauetako, eta Portugaleko, zorrak eragindako beldurra areagotzen ari da.

Espainiako burtsaren beherakadarekin batera, Europako burtsek galerak izan dituzte ere: Parisekoak % 2,96 behera egin du, Franfurktekoak % 1,32, eta Londresekoak % 1,42.

Espainiako enpresa handi gehienek behera egin dute Ibex-an: Sanatnder (- % 0,16), BBVA (- % 2,88), Telefonica (- % 1,56), Repsol (- % 3,80) eta Iberdrola (- % 1,05).