Osasuna
BBVA Liga
Osasuna-Tenerife: Laugarren garaipena jarraian lortu nahi dute
Asier Legarda
Taxoare
Juanfranen ordez Aranda ariko da gorritxoen hasierako hamaikakoan.
Ez du askotan lortu Osasunak Ligan lau partida jarraian irabaztea (2006-07 denboraldian ezarri zuten marka gorritxoek, bost norgehiagoka segidan irabazita), eta asteburu honetan Tenerife Nafarroako Erresuman mendean hartuz gero, horixe lortuko dute: lau partidatan lau garaipen. Espanyol, Xerez, eta Vila-real jarraian garaitu ostean, jaitsiera postuetan den Tenerife dago orain gorritxoen jomugan. Kanariarrek ez dute etxetik kanpo garaipenik lortu iragan udan Lehen Mailara itzultzea lortu zutenetik, eta jaitsiera postuetan daude une honetan Jose Luis Oltraren mutilak.
Apendizitis baten erruz Juanfranek ezingo du jokatu, eta bere ordezkoa Carlos Aranda izango da, aurrelari andaluziarra Pandianiren ondoan aurrean jarri eta Masoud irandarra eskuin hegalera bidaliko baitu Camachok. Azken entrenamenduan ikusitakoaren arabera, Ruper izan daiteke gorritxoen hamaikakoko beste berritasuna, Patxi Puñalen kaltetan.
Ustezko hamaikakoa:
Ricardo; Azpilikueta, Sergio, Flaño, Monreal; Ruper, Nekounam, Masoud;&' || 'nbsp; Pandiani, Camuñas eta Aranda.