Politika
Aurkikuntza
Portugaleko Poliziak ETAren 500 kilo lehergai eztandarazi ditu
Erredakzioa
Material leherkaria ustezko bi ETAko kideei alokatutako etxebizitza batean aurkitu dute. Polizia bi susmagarrien bila ari da.
Portugaleko Poliziak ETAren ia 500 kilo lehergai eztandarazi ditu. Materiala Obidos herriko etxebizitza batean aurkitu zuten. Ustez bi ETAko kidek alokatu egin zuten etxebizitza hori, eta Polizia haien atzean ari da orain.
Portugaleko Guardia Nazional Errepublikarraren lehergailu-teknikariak hamar bat leherketa egin dituzte arakatutako txaletaren inguruan dagoen harrobi batean. Segurtasun perimetro bat jarri dute etxearen inguruan, baina auzokideak haien etxebizitzetara itzuli ahal izan dira dagoeneko.
Prentsa portugaldarrak adierazi duenez, Obidosen aurkitutako lehergai kopurua ETAren historia osoan kendutako armategirik handienetarikoa da.