Politika
Kritikak
EAJ "Zapateroren probetxuzko leloa da", Alonsoren (PP) ustez
Erredakzioa
"Orain Espainian izan daitekeen edozein arriskuren aurrean", PP eta PSEren arteko paktua, "blindatuta dagoela" adierazi du Arabako PPko presidenteak.
Alfonso Alonso Arabako PPko presidenteak adierazi duenez, EAJ "Zapateroren probetxuzko leloa da, bere politika ekonomikoa aurrera eramateko".
Alonsoren arabera, EAJk azalpenak eman behar dizkie herritarrei Espainiako Gobernuaren politika ekonomikoa babesteagatik. "Harrigarria da gastuak % 17an igotzen zituen aurrekontu bati EAJk bere botoa Madrilen ematea eta hala ere, Gobernuak ez deitzea aurrekontuen 5.000 euroko murrizketa negoziatzeko".
"EAJ krisi, langabezi eta euskal eta espainiar politikarengan sinesgarritasun gabezia egoera honen gaizkidea da", adierazi du Alonsok Gasteizen egindako prentsaurrekoan.
Blindatutako paktua
Arabako PPko presidenteak azaldu duenez, PPren eta PSEren arteko paktua "blindatuta dago" eta Patxi Lopezen Gobernuak sinatutako akordioa aurrera eramango dute.
Alonsok PPren eta PSEren arteko paktua "agintaritza honetan amaitu eta etorkizunean jarraitzeko jarrera" duela adierazi du.