Itxi

Mundua

Kanadan

Haitiren zorra indargabetzea eskatu du G7ak

Erredakzioa

Kanadako Finantza ministroak adierazi duenez, "G7a osatzen duten herrialdeek Haitirekiko aldebiko zorra barkatu dute".

G7a osatzen duten herrialdeek adierazi dutenez, Haitik Munduko Bankuarekin eta Garapen Banku Interamerikarrarekin dituen zorrak "bertan behera utzi beharko litzateke" herrialdearen berreraikitze lanak errazteko.

Jim Flaherty Kanadako Finantza ministroak G7ko ordezkari ekonomikoak "zorraren barkamenarekin konpromezua hartu" dutela adierazi du. "Haitirekiko aldebiko zorra barkatu dugu G7ko herrialde guztiek".

Bilerari amaiera eman dion prentsaurrekoan, AEBetako, Britainia Handiko, Alemaniako, Frantziako Italiako eta Japoniako bere homologoekin bilduta, urtarrilaren 12ko lurrikararen ostean zazpi herrialde garatuenek Haitiren berreraikitzeari buruz eztabaidatu dutela adierazi du Flahertyk. "Haitik berreraikitze lanerako epe luzean behar izango duen laguntza eztabaidatu dugu", azaldu du.