Politika
Omenaldia Gipuzkoan
Pagazaurtunduak hiltzaileak eta biktimak parekatzea salatu du
Erredakzioa
Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentearen anaiari Andoainen egindako omenaldian izan da. Joseba Pagazaurtundua udaltzaingoa zen eta ETAk hil egin zuen duela zazpi urte.
Maite Pagazaurtundua Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren presidentea bere nebaren omenaldian izan da. Joseba Pagazaurtundua Andoaingo (Gipuzkoa) udaltzaingoa zen eta ETAk hil egin zuen duela zazpi urte.
Pagazaurtunduaren esanetan, "ezin da Euskadiren etorkizuna eraiki biktimen eta hiltzaileen arteko berdinketa oinarri hartuta".
Omenaldia Andoaingo Goiko Plazan egin dute, Agustin Ibarrola artistak egindako "Josebaren etxea" eskulturaren ondoan.
Ekitaldian Joseba Pagazaurtunduaren alarguna, Estanis Amutxastegi herriko alkatea eta PSE-EEko hainbat agintari izan dira, tartean Txiki Benegas eta Jose Antonio Perez Gabarain.
"Oraindik izugarrikeriaren errealitateari aurre egiten ez dioten pertsonak daude, batez ere Gipuzkoan", deitoratu du Pagazaurtunduak. Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren presidentearen ustez, "ezmorala" da "hiltzaileei berriro haien herrietara itzultzen uztea, garaile eta garaiturik gabe, ezer gertatu ez balitz bezala, erantzukizunik gabe".
Hildako poliziaren arrebak "batzuek terroristen konplizeak (Andoaingo) Udaletik kaleratzen lagundu egin ahal izan zutela" deitoratu du ere. Ez zuten egin eta biktimak bakarrik utzi zituzten, "jazarpenaren menpe".