Gizartea
Azterketa soziologikoa
Lan-merkatua, euskal gazteen kezka nagusia
Erredakzioa
Bigarren eta hirugarren kezka etxebizitza (% 33) eta arazo ekonomikoak (%30) dira. Laugarrena indarkeria eta terrorismoa dira (% 24).
Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako ikerketa baten arabera, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean lan-merkatuaren egoera (% 59) da kezka nagusiena.
Bigarren eta hirugarren ardura etxebizitza (% 33) eta arazo ekonomikoak (%30) dira. Bestalde, laugarren kezka indarkeria eta terrorismoa dira (% 24).
Informazio bilketa irailaren 22a eta 30a bitartean, 15 eta 29 urte arteko 405 gazteri eta 30 urte baino gehiagoko 1.275 pertsonei egindako elkarrizketen bidez egin zen.
30 urte baino gehiago
30 urte baino gehiago dituztenen artean kezkarik nagusienak lan-merkatua (% 73) eta terrorismoa (% 36) dira.
Hirugarren kezka arazo ekonomikoak (% 15) dira eta laugarrena eta bosgarrena euskal politikaren egoera (% 21) eta etxebizitza (% 20) dira.
Euskalduna edo espainiarra?
Horrez gain, 15-29 urte bitarteko inkestatuen % 36k soilik euskalduntzat du bere burua, % 17ak euskaldun sentitzen da espainiarra baino eta % 29 euskalduna bezain euskalduna.
Halaber, 30 urte baino gehiago dituztenen artean, % 32ak soilik euskalduntzat du bere burua, % 14ak euskaldun sentitzen da espainiarra baino, % 36 euskalduna bezain euskalduna eta soilik % 5 espainiar sentitzen da euskalduna baino.
Egoera politikoa
Gazteen % 55aren ustez, egoera politikoaren txarra da, % 24arentzat ona, % 11rentzat oso txarra eta inork ez du uste egoera oso ona denik.