Itxi

Mundua

AEBetan

Bost dira dagoeneko Connecticuteko zentralaren leherketan hildakoak

Erredakzioa

Lekuko baten arabera, "gorpuak daude alde guztietatik". Ofizialki, aldiz, bost lagun bakarrik hil eta 11 inguru zauritu dira.

Leherketa handi batek, Middletowneko zentral batean (Connecticut), gutxienez dozenaka zauritu eta bost hildako eragin ditu, NBC eta CNN kateek polizia-iturriak aipatuta zabaldu dutenez.

Hainbat anbulantzia eta suhiltzaileen ibilgailu gerturatu dira ezbeharra jazo den lekura. Eztandaren hotsa handik zenbait kilometrora entzun da.

Eztandaren lekuko baten arabera, "gorpuak daude alde guztietan". Polizia eta Suhiltzaileek, aldiz, ez dute datu hildako gehiagoren berririk eman.

Zentralera bertaratu diren larrialdietako zerbitzuetako langileen arabera, lau zauritu oso larri daude.

Beste lekuko batek dioenez, biktima asko hondakinen artean daude. Eta gertatutakoa ikusi duen beste lagun batek eztanda froga bat egiteko sistema bat aktibatu dutenean gertatu dela ziurtatu du.

Ehun suhiltzaile inguru hurbildu dira zentralera su itzaltzeko, eta agintarien arabera, dagoeneko, ez dago inolako arriskurik.

Leherketa zentraleko gas hodi bat apurtzerakoan gertatu da. Zentraletik 16 kilometrotara bizi diren auzokideek lurrikara bat izan dela pentsatu dute hasieran.

Leherketaren unean gutxienez eraikuntzako 50 langile zeuden bertan lanean, zentralena lan egiten duten ehun bat lagunen gain.