Itxi

Mundua

Iruzkina

Donostiako goi-bilera eta Europako ikerkuntza

Jesus Torquemada

Erredakzioa

Zientzia eta Industria ministroen bilera egiteko Donostia aukeratu izanak bi arrazoi ditu: Cristina Garmendia donostiarra dela eta ikerketa zientifikoarekin lotutako enpresa eta ekimen ugari daudela.

Estatu batek Europar Batasunaren presidentetza bere gain hartzen duenean, europar ministroen bilerak zein hiritan egingo diren erabakitzen du. Zientzia eta Industria ministroen bilera egiteko Donostia aukeratu izanak bi arrazoi ditu oinarrian: bata Cristina Garmendia ministroa donostiarra dela, bestea hiri honetan ikerketa zientifikoarekin zerikusia duten enpresa eta ekimen ugari kokatzen dela.

Espero bezala, ministroek Donostiako adierazpena deitutakoa onartzen badute, horrek hiriari sekulako publizitatea ekarriko dio. Adierazpen honek krisi ekonomikoari aurre egiteko zientziak duen garrantzia azpimarratzen du.

Hitzetatik ekintzetara pasa behar da. Europar Batasuna ikerketa gune bihur dadin erabaki garrantzitsuak hartu behar dira. Gutxi batzuk aipatzearren: zientzialarien mugikortasuna erraztea, lan baldintzak hobetzea, eta batez ere, Europan ikerketarako politika komuna eta koordinatua abian jartzea.

Asiari ikerkuntza eta zientzia alorrean aurre egiteko modu bakarra da. Beti pentsatu dugu txinatar edo gainerako asiarren arrakastaren gakoaren arrazoia euren izaera dela. Oso langileak dira, soldata txikia dute eta egiten dugun guztia kopiatzen dute. Hori amaitu da, Asiak ikerketara baliabide ugari bideratu du eta Europak atzean geratu nahi ez badu, gauza bera egin beharko du.