Itxi

Politika

2008ko otsailean atxilotua

Karmelo Landa aske geratu da, politikan jarduteko debekurik gabe

Erredakzioa

50.000 euroko bermea ordainduta, libre geratu da, astero epaitegira joateko eta Espainiako Estatutik ez ateratzeko baldintzarekin.

Karmelo Landa ezker abertzaleko kidea aske geratu da gaur arratasaldean, 50.000 euroko bermea ordainduta, Espetxeko iturrien arabera.

Politikari abertzaleari ez dizkiote Pernando Barrenari ezarritako baldintzak jarriko, eta Landak politikan jarduteko eskubidea izango du.

Hala ere, astero epaitegian sinatzera joateko eta Espainiako Estatutik irteteko debekua jarri dizkiote baldintza gisa.

Karmelo Landa 2008ko otsailean atxilotu zuten ezker abertzaleko zenbait kideren kontra egin zuten polizia-operazioan.