Gizartea
ELAren eta EHNEren txostena
EAEko 450 baratzeetan ez dituzte produktu transgenikoak landatzen
Erredakzioa
Horrez gain, Nafarroako eta Iparraldeko atxikimenduak zenbatuz, Euskal Herrian 518 baratze daude produktu transgenikorik gabe.
Euskal Autonomia Erkidegoko 449 guneetako arduradunek ez dituzte produktu transgenikoak landatzen. Orotara, Araban 122 baserritar eta erakunde atxiki dira ekimen honetara, Bizkaian 252 eta Gipuzkoan 75.
Horrez gain, Nafarroako eta Iparraldeko atxikimenduak zenbatuz, Euskal Herrian 518 baratze daude produktu transgenikorik gabe.
Europar Batasunean 4.500 herri eta 260 eskualdetan transgenikoen aurkako adierazpenari atxiki dira.
Gaur, ELA eta ENE. sindikatuek "Euskal Herriko elikadura eta nekazaritza transgenikoa" txostena aurkeztu dute (Helen Groomek egindako dokumentua). Honen arabera, Nafarroan 5.000 hektarea erabiltzen dira arto transgenikoa landatzeko.
Transgenikoen legedia eskatu dute gaur ELA eta ENE. sindikatuek.
Kontsumitzaileek erosten dituztenak mutazio genetikorik izan duten ala ez jakin beharko luketela uste dute sindikatu biek.
Nafarroan 5.000 hektarea baino gehiago daude, arto transgenikoekin landatuta.
ELAk eta EHNEk multinazionalek esandakoa ezeztatu egin dute, eta euren esanetan transgenikoek ez dute munduan dagoen gosea asetu.