Itxi

Mundua

Iruzkina

Frantzia: Nortasun nazionalari buruzko eztabaida korapilatsua

Jesus Torquemada

Gobernuak neurri batzuk iragarri ditu frantziarra izateaz arro sentiarazteko, eta horietako batzuk kaltegarriak izan litezke etorkinentzat.

Frantziako gobernua ur handitan sartu zen nortasun frantziarraren eztabaida piztu zuenean. Izan ere, Herritarrei zer den frantziarra izatea galdetu zitzaien, hots, zeintzuk diren Frantziako nortasun ezaugarriak.

Hori guztiak arrisku bat zuen, immigrazioaren eztabaida sortzea, eta hala gertatu da. Frantziako Gobernuak interneten zabaldutako iritzi orrialdeetan , iritzi arrazista ugari agertu dira. Arabiarren kontra frantziarrek dituzten aurre-iritziak ikusi dira.

Sarkozyk eztabaida abian jarri zuenean, eskuineko alderdien artean jarraitzaileak irabazteko egin zuen; kontuak, baina, ihes egingo zion itxura hartu zuen, berari ez baino eskuin muturreko frente nazionalari mesede egiteko itxura garbia.

Martxoaren bukaeran erregioetako hauteskundeak egingo dituzte Frantzian, eta kanpainan gai hau ekiditeko, Francois Fillon lehen ministroak eztabaidaren inguruko ondorioak iragarri ditu, eta momentuz, eztabaida bera alde batera utzi du.

Gobernuak neurri batzuk iragarri ditu, frantziarra izateaz arro sentiarazteko. Batzuk sinbolikoak dira, adibidez eskoletan bandera jartzea eta umeek marsellesa abestea urtean behin.

Beste batzuk, ordea, arazo izan daitezke etorkinentzat, hizkuntza menderatzen dutela frogatzea edota eskubide eta eginbeharren kontratua sinatzea.