Itxi

Mundua

Misilekin egindako erasoan

Pakistango talibanen buruzagia hil egin da

Erredakzioa

Hakimula Mehsud larri zauritu zuten joan den urtarrilaren 14an AEBetako armadak airez egindako eraso batean. Talibanek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.

Hakimula Mehsud Pakistango talibanen buruzagia hil egin da joan den urtarrilean AEBek misilekin egindako eraso batean larri zauritu eta gero, gaur Pakistango zerbitzu sekretuetako iturri batek Efe agentziari esan dionez.

Talibanen mugimenduak, berriz, ez dute heriotza hori baieztatu.

Aipatu erasoa urtarrilaren 14an izan zen, Shaktoi herrian, Afganistango mugatik hurbil. AEBek piloturik gabeko hegazkin bat erabili zuten erasoa burutzeko.

Operazio militar horren ondotik, talibanen buruzagiaren osasunaren inguruan hainbat informazio atera dira, baita bertsio kontrajarriak ere. Azkenean, gaur, Pakistango zerbitzu sekretuek hil egin dela jakitera eman dute.