Gizartea
Errege-Etxea
Elena infanta behin betiko dibortziatu da
Erredakzioa
Lugoko duke-dukesak 1995ean ezkondu ziren, eta dibortzioa 2010eko urtarrilaren 21ean inskribatu zuten Errege-familiaren Erregistro Zibilean.
Espainiako errege-erreginen alaba zaharrena, Elena, eta Jaime de Marichalar dibortziatuta daude jada. Zarzuela Jauregiaren iturriek gaur kaleratu dutenaren arabera, 2010eko urtarrilaren 21ean egin zuten dibortzio horren inskripzioa Errege-familiaren Erregistro Zibilean.
Errege-etxearen webgunean dago Elenaren biografia, eta, bertan irakur dezakegunez, "2010eko urtarrilaren 21ean inskribatu zen Errege-familiaren Erregistro Zibilean Jaime de Marichalar y Sáenz de Tejadarekin adostuta dibortziatzeko prozeduraren epaia".
Lugoko duke-dukesen arteko ezkontzak 14 urte iraun du (2007an utzi zioten elkarrekin bizitzeari), eta elkarrekin bizi izandako urte horietan bi seme-alaba izan dituzte: Felipe Juan Froilán (11 urtekoa) eta Victoria Federica (9 urtekoa).