Gizartea
Emakumeen aurkako indarkeria
Alarguntza-pentsioa kobratuko dute tratu txarrak frogatuz gero
Erredakzioa
Gizarte Segurantzak horrela, beldurragatikpentsio konpentsatzaileari uko egin zioten emakumeei babes handiagoa ematen die. 35.270 salaketa iazko 3. hiruhilabetekoan.
Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren azken erreformaren arabera, indarkeria matxistaren biktimek alarguntza-pentsioa kobratzeko eskubidea izango dute, bere erasotzailea hil eta gero. Erasoak banatze judizialaren edo dibortzioaren unean gertatu zirela frogatu behar dituzte.
Pentsio konpentsatzaileari uko egin zioten emakume horiek behartuta edo beldurragatik. Erasoak frogatzeko epaia edo, heriotzagatik erantzunkizun penala iraungitu bada, auziaren artxiboa aurkeztu behar dute.
Epairik ez badago, emandako babes agindua edo genero indarkeria zantzuak egon direla zehazten duen Ministerio Fiskalaren txostenaren egiaztatu ditzakete erasoak.
Nueva Sociedad Foroak antolatuta gosarian ,Inmaculada Montalban, Etxe Barruko eta Generoko indarkeriaren presidenteak Generoko Indarkeriaren Lege Integralaren eremua zabaltzeko beharra aipatu du. Era horretan, bikoteak edo familiakoak ez direnen erasoak jasaten dituzten emakumeak babestuko lituzke aurreikusitako neurriak.
Montalbanek jakinarazi duenez,35.270 salaketa egin dituzte tratu txarrengatik 2009ko hirugarren hiruhilabetekoan, uztailetik abuztura. 2007ko urtarriletik egiten den salaketa kopurua handiena.
Tratu txarrak jasan dituzten emakumeen arreta zerbitzua: 900 840 111 / 016.