Politika
Ondarroako operazioa
Atxilotuak ez dituela torturatu azpimarratu du Ertzaintzak
Erredakzioa
Ohar batean azaldu dutenez, "uneoro" inkomunikazioekin egiten diren atxiloketen protokoloa aplikatu dutela nabarmendu du.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Ondarroan egindako operazioan atxilotu zituen pertsonak ez dituela torturatu azpimarratu du.
Ohar batean azaldu dutenez, "uneoro" inkomunikazioekin egiten diren atxiloketen protokoloa aplikatu dutela nabarmendu du.
Ertzaintzak joan den astean Ondarroan eta Gipuzkoan atxilotutako lagunak torturatu egin dituztela salatu zuten atzo haien abokatuek, Haizea Ziluagak eta Alfonso Zenonek. Inkomunikazio aldian gutxienez horietako hiru lagun ospitalera eraman behar izan zituztela zehaztu zuten.
Atxilotuen abokatuek, senideek eta zenbait bizilagunek agerraldia egin zuten atzo Bilbon, Ertzaintzaren eta Auzitegi Nazionalaren jarrera salatzeko.