Teknologia
Iragarpena
Google Buzz, Gmail-en erreminta berria, aurkeztu dute
Erredakzioa
Egun Twitter edo Facebook sare sozialek daukaten funtzio beretsua beteko du Google Buzz-ek.
Google Buzz erreminta berria iragarri du gaur bilatzaile ospetsuak, Gmail-eko erabiltzaileen egoera jarraitzeko aukera emango duen ekimena. Egun Twitter edo Facebook sare sozialek daukaten funtzio beretsua izango du.
Bradley Horowitz Google-eko produktu arduradunak iragarri du egitasmoa, Youtube portalean egindako agerraldian.
Erraminta berri honekin, erabiltzaileen kontaktuen eguneratzeak ikusgai izango dira. Bideoak eta argazkiak modu errazago batean partekatu ahal izango dira Google Buzz-en bitartez.
Gaurkotzeak mezu laburren bitartez egin ahal izango dituzte internautek, Facebook-en eta Twitterren bezala.
Zerbitzu honen bitartez, erabiltzaileek modu automatikoan jarraituko dituzte dauzkaten kontaktuen egoerak eta albisteak. Youtube-ko bideoak, Flickr-eko argazkiak edota Twitter-eko edukiak partekatzeko aukera ere emango du Google Buzz-ek.