Ekonomia
Saioa Kongresuan
Zapatero: "Espainia atzeralditik ateratzeko zorian dago"
Erredakzioa
Espainiako gobernuburuak "alarma piztea" egotzi dio Rajory, eta hark, aldiz, gezurra esatea eta ordu erdiro irizpidez aldatzea.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du Espainia "atzeralditik ateratzeko zorian" dagoela, eta alarma piztea egotzi dio Mariano Rajoy PPko buruari.
Parlamentuan egindako kontrol saioan, Rajoyk "sinesgarritasuna ez izatea", irizpideak "ordu erdiro aldatzea" eta gezurra esatea leporatu dio Zapaterori.
Hori horrela, Espainiako gobernuburuak gogorarazi du nazioarteko ekonomia azken 80 urteetako krisi larriena bizitzen ari dela: "Badakizue, baina alde batera utzi nahi duzue, hori da zuen arazoa".
Hortaz, herrialde garatuak atzeralditik atera berri direla esan du Zapaterok, eta Espainia "ateratzeko zorian".
Bere erantzunean, oposizioko buruak "haren hitzak" gogorarazi dizkio, hau da, enplegua sortzea dela krisialditik aterako termometroa, eta beraz, "ezer ez egitea" eta "zalantza ugari" sortu dituzten iragarpenak egitea leporatu dio.
Halaber, azken datu ekonomikoak kritikatu ditu, hala nola Espainiak zazpi hilabetez egotea atzeraldian, defizit publikoa (BPGren %11,4), Gizarte Segurantzak 2009an galdu dituen 258.000 pertsonak eta lau milioi langabeak.
Zapaterok aitortu du langabezia dela krisiaren ondorio larriena, baina gaur egin langabeek "inoiz baino babes handiagoa" dutela ziurtatu du.
Enplegu politika aktiboak
Bere hitzaldian, Josu Erkoreka EAJko bozeramaileak ohartarazi enplegu politika aktiboak transferitzeak autogobernua murriztea ekarriko badu, Gobernua EAJren babesa errefusatzen egongo dela Parlamentuan.
Horri erantzunda, Zapaterok iragarri du hurrengo astean informatuko duela negoziazioen egoeraz, eta elkarrizketetan "muturreko jarrerak" ez direla zentzuzkoak.
Nolanahi ere, bozeramileak kritikatu du Zapaterok ez diola informazioa eman negoziazioen egoeraz, eta beraz, "ez atzera ez aurrera" daudela iritzi dio.