Itxi

Gizartea

Bilbo

Abandoko geltokiko jagoleak kolpatzeagatik atxilotu dituzte

Erredakzioa

Geltokiko beste erabiltzaile batzuekin liskarrak izan ondoren, hiru atxilotuak ostikadak eta ukabilkadak eman zizkieten jagoleei ihes egin aurretik.

Ertzainek hiru gizon atxilotu zituzten bart Abandoko Renfe geltokiko jagoleei erasotzeagatik egotzita. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, atxilotuak geltokiko erabiltzaileekin liskarrak sortzen ari ziren, eta jagoleak bertaratu zirenean, ostikadak eta ukabilkadak eman zizkieten ihes egin baino lehen.

Zaintzaileek ertzainei eskainitako deskribapenari esker, handik gertu atxilotu zituzten ustezko erasotzaileak.