Gizartea
38 urte ikusi gabe
Alaba bortxatu du, 'El Diario de Patricia' saioan topatu ondoren
Erredakzioa
Aurretik 38 urte elkar ikusi gabe egon ondoren, 'El Diario de Patricia' telebista programaren bitartez aurkitu zuen gizonak bere alaba.
Zazpi urteko kartzela zigorra ezarri diote 65 urteko gizon bati, bere 38 urteko alaba bortxatzeagatik. Aurretik, 38 urte elkar ikusi gabe egon ondoren, ''El Diario de Patricia'' telebista programaren bitartez aurkitu zuen gizonak bere alaba.
Malagako Auzitegiak hartutako erabakiaren arabera, atxilotuak alaba aurkitu zuen 2003. urtean, erlazio normala hastea lortu eta Costa del Sol-eko bere etxean oporretan zeudenean emakumea bortxatu egin zuen.
70. hamarkadan hasi zen historia. Orduan, atxilotua Parisen bizi zen, bere bikotearekin batera. Erlazio horretatik bi alaba jaio ziren, baina erlazioa bigarrenaren jaiotzarekin batera bukatu zen. Ondoren, emakumea eta bi umeak Espainiara itzuli ziren, gizonezkoa Frantzian gelditu zen bitartean. 40 urtez ez zuten inolako kontakturik izan.
2003. urtean, Antena 3eko ''Diario de Patricia'' saiora joatea erabaki zuen atxilotuak, bere bi alabak aurkitzeko asmoarekin. Ondorioz, gizonezkoa eta alaba txikiena (38 urte) harreman telefonikoa hasi zuten.
Hainbatetan elkarrekin egon ondoren (erlazio normal bat mantentzen zutela esan du neskak), gizonezkoaren urtebetetze egunean alabari musua eman zion ahoan, Torremolinoseko parke batean. Gustuko ez zuela esan zion neskak, gaur Diario Sur egunkariak azaldu duenez.
Etxera trenean zihoazenean, gizonezkoak alabari musu eman zion berriro, eta ukituak egin zizkion. Hurrengo egunetan, gizonak bere alaba bortxatu egin zuen.