Gizartea
Sevilla
Marta del Castilloren familia bere kabuz ari da gorpua bilatzen
Erredakzioa
Ustez hilotza abonatuta utzi zuten zonan ari dira Marta del Castilloren gorpuaren bila haren senide eta lagunak.
Marta del Castillo gaztea 2009ko urtarrilaren 24tik 25erako gauean desagertu zen Sevillan. Camas herriko zanga batean aritu zen gorpuaren bila Polizia, baina ez zuen inolako arrastorik aurkitu. Gaur goizean Marta del Castilloren familia zona bera miatzen hasi da. Erabakia euren kabuz hartu dutela zehaztu dute.
Javier Casanueva neska gaztearen osaba da eta berak azaldu duenez, Marta del Castilloren aitona eta lagunak goizean hasi dira hilotzaren bila, Caño Ronco izeneko zonatik gertu.
Javier Casanuevak gogoratu duenez, Miguel Carcaño hiltzailearen neskalagun ohiak aitortu zuen gorpua inguru horretan utzi zuela esan ziola. Gauzak horrela, familiaren asmoa sastrakak garbitzea da eta aipatu bertsioa egia den edo ez argitzea.
Casanuevak esan du miaketa hori egiteko baimen guztiak dituztela eta arrastoren bat topatuz gero enpresa batekin jarriko direla harremanetan, "lurrak mugitzeko eta bilaketa sakonagoa egiteko".