Teknologia
Edizio mugatua
Peugeotek Internet duen lehen autoa aurkeztu du
Erredakzioa
WiFi konexioa izateaz gain, kotxeak sarean ibiltzeko iPod bat izango du.
Peugeoten Mexikoko filialak eta America Movil telefonia enpresak bat egin dute banda zabaleko Internet zerbitzua duen kotxea aurkezteko, 207 Compact WiFi modeloa. 500 kotxeko edizio mugatua besterik ez dute kaleratuko eta 179.900 Argentinako peso balioko du (13.838 dolar inguru).
Telefonia enpresako arduradunek adierazi dute banda zabaleko zerbitzua Telcel etxeak eskainiko duela, America Movilek Mexikon erabiltzen duen konpainia.
Peugeot 207 Compact WiFi kotxea "edizio mugatu bat da eta gainera Internet zerbitzua duen munduko lehena da", jakinarazi du America Movilek.
Ibilgailua bihar jarriko dute salgai eta 3G teknologiaren babesa izango du. WiFi konexioa izateaz gain, 207 modeloak saretik nabigatzeko iPod bat izango du.