Itxi

Ekonomia

Mundu osoan

400.000 ibilgailu baino gehiago konponduko ditu Hondak

Gidariaren airbag-a puzteko tresnak daukan ustezko akatsa konponduko beharko dute. Enpresak tresna horien puzgailuak aldatuko ditu.

Mundu osoan 437.763 ibilgailu konpontzeko kanpaina abian jarri du Honda auto fabrikatzaile japoniarrak. Gidariaren airbag-a puzteko tresnak daukan ustezko akatsa konpondu beharko dute 2001 eta 2002 urteen bitartean fabrikatutako zenbait autotan.

Orain dela 16 hilabete antzeman zuten Hondako ibilgailuen ustezko akatsa Ipar Amerikan eta Japonian jasandako huts egitetan. Orduan, beste 440.000 ibilgailu aztertu zituzten mundu osoan.

Antza denez, arazoa gidariaren airbag-a puzteko tresnaren ustezko akats batean datza. Istripua izatekotan, gehiegizko presioak sistema apurtu eta zauriak eragin ditzake gidarian.

Ekimen honen bitartez, tresna akastunaren puzgailuak aldatuko ditu enpresak.