Itxi

Gizartea

Astearteko geraldiaren ostean

Garoñako zentralak beste arazo bat izan du

Euskadi Irratia

Asteartean geraldi bat izan zuen eta orduan atzeman zuten matxura. Airea ateratzeko erabiltzen den hodi batean gertatu da akatsa.

Beste arazo bat gertatu da gaur Garoñako zentral nuklearrean. Atzo geraldi bat izan zen eta geraldi horretan antzeman dute matxura: airea ateratzeko erabiltzen den hodi baten gertatu da akatsa.

Arratsaldeko 15:00 pasatxo eman dio arazoaren berri Nuclenorrek segurtasun nuklearreko kontseiluari eta honek jakinarazi du matxurak ez dituela arriskutan jarri ez langileak, ez inguruko biztanleak ezta ingurumena ere.

Atzoko geraldiaren harira bertsio ezberdinak eman zituzten Nuclenorrek eta Greenpeace talde ekologistak. Zentrala ustiatzen duen enpresak garrantzia kendu zion, baina Greenpeacek salatu zuen ur erradioaktiboaren isuria izan zela.