Itxi

Ekonomia

BPG datuak

Espainiak zazpi hiruhileko daramatza atzeraldi ekonomikoan

Erredakzioa

INEk zabaldutako datuen arabera, 2009ko Barne Produktu Gordinak berriro egin zuen behera, oraingoan % 0,1. Elena Salgadok esan du "oraingoz" ez dutela funtzionarien soldatak murrizteko asmorik.

Espainiako ekonomiak atzeraldian jarraitzen du. Estatuko Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, 2009ko laugarren hiruhilekoan Barne Produktu Gordinak % 0,1eko beherakada izan zuen eta urteko bataz besteko jaitsiera % 3,6koa izan zen.

Laugarren hiruhilekoan beherakada hirugarren hiruhilekoan baino bi puntu txikiagoa izan zen; bigarren hiruhilekoan bainoa puntu bat txikiagoa; eta lehen hiruhilekoan baino 1,5 puntu txikiagoa. Hain zuzen ere, 2009ko urte hasieran jo zuen gailurra atzeraldi ekonomikoak, BPG % 1,6ean ezarrita.

Estatuko Estatistika Institutuak azpimarratu duenez, urria eta abendua bitartean atzeraldia apur bat arindu zela esan daiteke, aurreko hiruhilekoan baino 9 puntu gutxiago jaitsi baitzen.

Gauzak horrela, Espainiak zazpi hilabete jarraian daramatza geldialdi ekonomikoan. BPGaren behin betiko datuak eta xehetasunak otsailaren 17an ezagutaraziko dituzte.

Elena Salgado: "Oraingoz ez ditugu funtzionarien soldatak ukituko"

Elena Salgado Ekonomia ministroak esan du aipatu datuak txarrak direla, baina atzeraldi ekonomikoa indarra galtzen ari dela eta hurrengo tasak positiboak izango direla iragarri du.

Grezian funtzionarien soldatak murrizteko erabakia hartu dutela eta Espainiak neurri bera hartuko ote duen galdetuta, Salgadok azpimarratu du Gobernuak "oraingoz" ez duela "funtzionarien soldatak ukitzeko asmorik". Gainera, 2010ean, funtzionarien ordainsariak % 0,3 hazi direla gogoratu du.