Teknologia
Biktimei iraina
Facebookek Erresuma Batuko 30 kondenaturen orriak itxi ditu
Erredakzioa
Presoek telefonoak erabiltzen zituzten edukiak sarera igotzeko. Mugikorrak era ezkutuan ez erabiltzeko eskanerrak erabiliko dituzte espetxeetan.
Facebookek 30 preso britainiarren orriak itxi ditu haien biktimentzat iraingarria izateagatik. Jack Straw Justizia idazkariak esan du biktimen senideentzat mingarria dela Interneten hiltzaileen pentsamenduak irakurri ahal izatea.
Arazoari aurre egiteko, kartzelek ezkutuan sartzen diren telefonoen kontrola areagotu egin beharko dute, izan ere, edukiak mugikor horiekin igotzen zituzten sarera.
"Tamalez, kriminalei buruz hitz egiten ari gara. Bere gorputzari errespeturik ez dioten pertsonak dira eta ez dute telefonoa gorputzeko edozein zulotan sartzeko arazorik", zehaztu du Strawek. Horregatik, BBCren ustez, mugikorrak era ezkutuan ez erabiltzeko eskanerrak erabiliko dituzte espetxeetan.