Gizartea
Bilera Bruselan
EBk "neurri irmoak" hartuko ditu egonkortasuna bermatzeko
Erredakzioa
Greziako finantza txarrek egoera larrian utzi dituzte euroguneko herrialdeak, lehenengo aldiz duela 11 urte moneta bateratua sortu zenetik.
Herman Van Rompuy Europako Batzordeko presidenteak iragarri du "akordio" bat lortu dutela Grezia salbatzeko. Behar izanez gero, Euroguneko herriek neurri "koordinatuak" eta irmoak" hartuko dituzte, guneko egonkortasuna bermatzeko.
Greziako krisiari buruz hartu dituzten neurriekin adierazpen bateratua sinatu dute gaur. Rompuyk hedabideen aurrean dokumentua irakurri du, eta Atenasek "ez duela babes finantzierorik" eskatu nabarmendu du.
Greziako finantza txarrek egoera larrian utzi dituzte euroguneko herrialdeak, lehenengo aldiz duela 11 urte moneta bateratua sortu zenetik.
Europar Batasuneko buruzagiak batzartu egin dira gaur Bruselan herrialde horri nola lagundu aztertzeko.
Goizeko lehen ordutik bilduta izan dira Van Rompuy, Jose Luis Rodriguez Zapatero Europar Batasuneko txandakako presidentea, Jean Claude Juncker Eurotaldeko (EBko Finantza ministroek osatutako erakunde informala) presidentea, Jean Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidentea eta Jose Manuel Durao Barroso Batzordeko presidentea.
Handik eta gutxira Greziako lehen ministroa, Angela Merkel eta Nicolas Sarkozy ere iritsi ziren.
Van Rompuyk iragarritako konpromisoa gainerako estatu kideen babesa behar du orain, batik bat eurogunekoenena.