Itxi

Gizartea

Polizia operazioa

Droga-trafikatzaileen sare bat desegin dute Gasteizen

Erredakzioa

Sarea Espainia eta Ingalaterra artean lan egiten zuen. Operazioan zazpi lagun atxilotu dituzte eta 1.230 kilo haxix konfiskatu dituzte.

Polizia Nazionalak eta Antolatutako Krimenaren Kontrako Zerbitzu Britaniarrak (SOCA) Espainia eta Ingalaterra artean lan egiten zuen droga-trafikatzaileen sare bat desegin dute Gasteizen.

"Alima" izeneko operazioari esker "estupefaziente anitz banatzen zituen narkotrafikatzaile sare bat" desegin dute eta 1.230 haxix kilo konfiskatu dituzte.

Zazpi atxilotu

Gobernu zentralak Euskal Herrian duen ordezkaritzak adierazi duenez, zazpi lagun atxilotu dituzte, horietako sei Puerto de Poolen, Ingalaterran, eta zazpigarren bat Gasteizen.

Aldi berean, Gasteizko Aztegietako poligonoan dagoen industria-nabea arakatu dute eta Polizia Nazionalak 315 haxix kilo konfiskatu ditu bertan.