Itxi

Osasuna

Igandean Sevillaren aurka

Osasuna: Elurrak ez du entrenamendua eragotzi

Asier Legarda

Taxoare

Camachok probak egin ditu eta lau berritasun izan daitezke hamaikakoan.

Osasunak arazorik gabe burutu du lan saioa Taxoaren, goizean entrenamendu zelaiak elurrez estalita erabat zuri zeuden arren. Zelai baten erdia elurrez garbitu ostean Jose Antonio Camachok proba ezberdinak egin ditu igandean Sanchez Pizjuanen jokatu beharreko partidarako hamaikakoa erabakitzeko, eta gaur erakutsitakoaren arabera badirudi lau berritasun izan daitezkela Sevillaren aurkako norgehiagokan.

Zigortuta den Azpilikuetaren tokian Jon Etxaide jarri du entrenatzaile murtziarrak, zelai erdian Ruperren kaltetan Patxi Puñal sartu du, eta Aranda eta Juanfranen hutsuneak betetzeko Calleja eta Vadocz aukeratu ditu, Masoud irandarra ustezko ordezkoekin utziz. Aldaketa hauek baieztatuz gero joko-sistema bera ere aldatu egingo du Camachok apur bat igandean, Vadoczen sarrerarekin hiru euskarri izango baitira zelaian hasieratik, nahiz eta hungariarrak Puñal eta Nekounamen aurretik jokatu. Callejaren sarrerarekin Camuñasek hegalez aldatu beharko luke, bestalde.