Itxi

Gizartea

Aurkitu eta atxilotzeko

11 urteko zigorra duen bortxatzaile batek ihes egin du

Ihes egindako gizona ez zen astelehenean espetxera joan eta horrenbestez, aurkitu eta atxilotzeko agindua eman dute. 2003an sexu eraso batengatik ere, bi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten.

Lleidako Probintzia Auzitegiak Seu d''Urgelleko auzokide bat aurkitu eta atxilotzeko agindua eman du. 11 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten bere emaztegaia jo eta bortxatzeagatik, baina astelehenean ez zen espetxera joan.

Kataluniako Justizia Epaitegi Nagusiak jakinarazi duenez, pasadan ostiralean eman zuten kartzelara joateko agindua eta astelehen honetan joan ez zenez, Auzitegiak aurkitu eta atxilotzeko agindua eman du.

35 urteko gizonaren epaiketan -iragan azaroan Lleidan- frogatu zuten akusatuak hainbatetan kolpatu eta iraindu zuela bere bikotekidea eta behin bortxatu zuela, eta beste behin saiatu egin zela.

Horregatik guztiagatik, bi urteko kartzela zigorra ezarri zioten etxe barruko indarkeria leporatuta eta bederatzi gehiago erasotzea leporatuta.

Delitu beragatik beste behin zigortu zuten Bartzelonan, hain zuzen, 2003an sexu eraso batengatik, bi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten.