Reala
Igandean, Nastic aurkari
Lasarte (Reala): "Emaitza bolada ona lortzea da garrantzitsuena"
Ander Altuna
Zubieta
Era horretara, bere jokalarien konfiantza indartu ez ezik, kontrarioen motibazioa galaraziko luketela uste du entrenatzaileak.
Izaera baikorrekoa da Martín Lasarte. Donostian lur hartu zuenetik garbi utzu zuen hori. Ikuspegi positibotik aztertzen ditu egoera ezberdinak eta beste horrenbeste egin du gaurko agerraldian lesionatuei buruz, lau titular dira jokatu ezin dutenak, galdegin zaionean. "Lehen itzulian ez dugu aparteko arazorik izan. Zortedunak izan gara. Orain berriz, futbolak berezkoa duena egokitu zaigu. Zailtasunik gabeko biderik ez genuen espero eta horie aurre egiten dion taldeak erakusten du helburua lortzeko prest dagoela. Heldutasuna frogatzen du".
Garaipenetik urrun hiru neurketa daramatza Realak eta horregatik uruguiatarrak dio, "garrantzitsuena emaitza bolada ona jostea da horrek helburura gerturatuko gaituelako". Txuri-urdinen konfiantza geruza indartuko luke, irabazteak hori dakarrelako eta bide batez, kontrarioen esperantza eten. "Harrapa ezinak garela sentiarazi behar diegu, motibazioa galarazten diegulako". Horien arten, Tarragonako Nastic kokatu behar da. Bederatzi puntu kentzen dizkio Realak eta igotzeko borrokan bete-betean sartu ahal izateko garaipena behar-beharrezkoa dute. Etxetik kanpo hobekien moldatzen direnak dira. "Kontraeraso azkar eta bortitza dute. Presio gogorrena egiten duten eremuetatik aparte jokatu behar dugu baloia eta jokaldiak amaitu. Era horretara, ez digute baloia toki arriskutsuetan kenduko, batez ere, atzetik aurrera daramagunean. Hor galduz gero, talde erdia jokoz kanpo utziko liguketen". Lasartek gaineratu duenez, "geure buruarengan baino gehiago pentsatu dugu kontrarioarengan" eta horrekin ez dator bat, ez du gustuko. Murtziaren dohainak desegiteko taldea zelairatu zuen aurrekoan, baina asteon ez du halakorik egingo, euren bertuteen araberakoa baizik.
Azkenik, Buenoren inguruan egindako galdera batek ezinegona eragin dio. "Asper-asper eginda nago horri buruz hitz egiteaz. Eztabaida sortu nahi da zer edo zertaz hitz egiteko. Horrek kalte egiten dio jokalari multzoari".
Entrenamendua saioak amaituko dituzte bihar Zubieta eta ondoren jokalari-zerrenda osatu du entrenatzaileak. Zubikaraik, klubak baimenduta, ez du entrenamenduan parte hartu gaur.