Teknologia
Ttodoscontraelcanon.es
Kanon digitala bertan behera uzteko eskatu dute
Erredakzioa
Kanon digitalaren aurkako idatzia aurkeztu dute Kongresuan 'todoscontraelcanon.es' plataformakoek; gainera, plataformak sinadurak jasotzen jarraitzen du kanona bertan behera uzteko.
“Todoscontraelcanon.es” plataformak Kongresuko erregistroan aurkeztu du gaur kanon digitalaren aurkako idatzia. Gainera, kanon horren eragina jasaten duten saltokiek eskelak jartzeko kanpaina jarri dute abian.
Victor Domingo eta Miguel Perez Subias Espainiako Interneteko erabiltzaileen eta Interneteko erabiltzaileen elkarteetako presidenteek, hurrenez hurren, prentsaurrekoa eman dute gaur kanona bertan behera uzteko eskatzeko; izan ere, Jabetza Intelektualaren Legearen erreforma aztertzen daudenez, une “egokia” dela esan dute.
Perez Subiasen hitzetan, kanon horrek “familiei eta komertzio ertain eta txikiei” eragiten die; hori dela eta, bertan bera uzten badute “ekonomia eramangarriaren eta kulturaren alde asko egingo dute”.
“Lau egunetan webguneak ixtea utziko duen lege bat onartuko dute, baina guztiok ordaintzen dugun kanon digitala ez dute aldatzen”, esan dute.