Mundua
Tiroketa AEBetan
Irakasle batek Alabamako Unibertsitateko hiru kide hil ditu
Erredakzioa
Ustezko erruduna atxilotua izan da eta hilketa leporatu diote. Epaiketan erruduna dela esaten badute heriotza zigorra ezarri ahal diote.
Antza, irakasle batek Alabamako Biologia Saileko Unibertsitateko hiru lagun hil ditu tiroketa batean. Beste hiru pertsona zaurituta daude.
"Hiru pertsona hil dira eta beste hiru zauriturik daude", adierazi du unibertsitateko bozeramaile batek.
"The Huntsville Times" egunkariak aipatzen duenaren arabera, Amy Bishop izeneko biologia irakaslea da ustezko erruduna eta atxilotua izan da.
Herri hedabideen arabera, neurologian espezializatutako irakaslean unibertsitatean irakasle titularra izan nahi zuen, eta eskaera hau ukatu ostean jazo zen tiroketa.
Heriotza-zigorra
Irakasleari hilketa leporatu diote eta erruduna izatekotan, heriotza-zigorra ezarri ahal diote.
Bere senarra ere atxilotu egin dute, nahiz eta delitu formalik ez dioten leporatu.