Itxi

Reala

Igandean 12:00etan

Reala-Nastic: Zalantzak zanpatuz

Ander Altuna

Zubieta

Sergio eta Sarasola dira deialdiko berritasunak. Gonzalez eta Zurutuza ordezkatu dituzte, biak ere min hartuta.

Azken emaitza kaskarren ondorioz zalantzak erein ditu talde txuri-urdinak eta berauek errotik mozten ahaleginduko da Nastic arriskutsu bat mendean hartuz. 42 jardunalditan ukaezina zen zailtasun uneak ez zitzaizkiola iritsiko eta horiei aurre egitean dago koska. Emaitza bolada on bati ekiteak atzean utziko lituzke Prietorenganako menpekotasuna, joko dizdirarik gabea egiten duelako ustea... indarrak pare-parean daude bigarren mailan eta inertziek zer esan handia izan ohi dute. Haizea alde duzunean, penagarri jokatuta ere azken emaitza aldekoa izaten da. Sahietsetik jotzean aldiz... inertzia positiboa lortzea da helburua aurrera egiteko.

Sailkapenaren tontorretik begiratzen die Realak gainerako aurkarie. Ez da halabeharrez iritsi puntaraino eta hori frogatu behar du bihar bere zaleen aurrean. Betisen kontra esaterako, partidaren bila amorrazioz atera ziren andaluziarrak txokoratuz eta antzerako zerbait sentiarazi behar dio Nastic-i. Euren esku dago.

Hutsune garrantzitsuak izan arren, Lasartek non aukeratua badu talde lehiakorra osatu ahal izateko. De la Bella eta Griezmannentzat izango da ezker hegala eta lotura lanak nork egingo ote dituen da zalantza nagusia. Itxuraz, Aranburuk jokatuko du, nahiz Sergiok aukerak izan ditzakeen. Errioxarra zerrendara itzuli da Sarasolarekin batera eta baliteke bere aldeko apustua egitea entrenatzaileak. Bere dohainak aproposak dira kokapen horretarako: azken pasea du, teknikoki trebea da, baloia ongi darabil batetik bestera eta gainera geldikako jokaldietan maisua da. Haatik, ez du ia ezer jokatu eta horrek hasieratik aritzeko aukerak murrizten dizkio. Jokatuko balu, Aranburuk atzera egingo lukeen Elustondoren ordez.

Gutxi asko, honako talde hau zelairatuko du: Bravo, Martinez, Ansotegi, Labaka, De la Bella, Rivas, Aranburu, Elustondo edo Sergio, Griezmann, Nsue eta Bueno